Euskararen erabilera gure egunerokoan sustatzea helburu duen Eusfera ekimena Zuiara iritsiko da maiatzeko bigarren asteburuan. Larunbatean mendi irteera bat egingo da eta igandean basora jolastera joateko aukera egongo da.

Eusfera ekimen irekia da, gure egunerokoan euskararen erabilera sustatzea eta unibertso euskaldunago bat sortzea helburu duena, bereziki haur eta familiei begira. Testuinguru horretan, guraso elkarteak asteburu osoko egitaraua prestatu du maiatzaren 9 eta 10erako.

Egitaraua:

Maiatzak 9, larunbata: Mendira irteera. Gurasolagun Gorbeialdearekin batera, Murgiatik Jugatxira (Mugarria) ibilbidea egingo da. Irteera goizeko 10:30ean izango da Murgiako plazatik.

Maiatzak 10, igandea: Basora jolastera! Igandean naturaz eta jolasaz gozatzeko aukera izango dute familiek basoan.

Izen-ematea eta prezioa:
Plazak mugatuak dira, beraz, aurrez izena ematea beharrezkoa da maiatzaren 7a (osteguna) baino lehen. Izen-ematea esteka honetan egin behar da. https://labur.eus/wxscddvs

Prezioari dagokionez, saioak doakoak dira IGE Gorbeialdeko familientzat. Bazkide ez direnentzat, berriz, 10 euroko kostua izango du.

Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu eusfera.taupamugimendua.eus webgunea.