Irailaren 4an izango da irteera, baina abuztuaren 24a baino lehen eman behar da izena.

2009-2014 jaiotakoek plan berezi batean parte hartu ahal izango dute irailaren 4an, Gaztezuia ekimenaren eskutik. Hain zuzen ere, Gorbeia merkataritza gunera izango da irteera, eta bertan zinemaz eta McMenu ertain batez disfrutatu ahal izango dute.

Irteeraren prezioa 5 eurokoa da, eta autobusa, filma ikusteko sarrera eta afaria barne hartzen ditu.

Abuztuaren 24ra arte dago izena emateko aukera, eta plazak mugatuak dira. Plaza kopurua baino gazte gehiago apuntatzen badira zozketa egingo da.

Izena emateko egin klik hemen.