Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Zuiako Udalak hainbat ekintza antolatu ditu hilabete osoan zehar. Jarduerek helburu dute emakumeen aurkako indarkeria matxistaren inguruan hausnarketa eta kontzientzia soziala sustatzea, bai eta berdintasunaren aldeko ekintza kolektiboak bultzatzea ere.

Programazioa honakoa da:

Azaroak 5
18:30ean, Zuiako Udaletxean (2. solairuan)
“Violencias machistas en el deporte”
Ainhoa Azurmendi
Hitzaldia elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz)

Azaroak 13
18:00etan, Zuiako Liburutegian
“Euskal Herriko Greba Feministak”
Uma Ulazia
Liburuaren aurkezpena euskaraz

Azaroak 24
18:30etan, Zuiako Udaletxean (2. solairuan)
“¿Cuál es el papel de los hombres ante los casos de violencia de género?”
Samurrak elkartea
Solasaldia elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz)

Zuiako Udalak herritar guztiei gonbita luzatzen die ekimen hauetan parte hartzera, gizarte bidezkoago eta berdintsuago baten aldeko konpromisoa indartzeko.