Izen-emateak hemen.
Gaztezuiak elur-erraketak egiteko irteera antolatu du otsailaren 1ean, Larra-Belaguan, 2010 eta 2015 urteen artean jaiotako gazteentzat.
Irteerak 15 euroko prezioa izango du, eta garraioa (autobusa), monitorea eta materiala barne hartzen ditu. Autobusa 6:30ean irtengo da eta 18:00ak aldera aurreikusten da buelta.
Izena emateko azken eguna urtarrilaren 21a izango da. Plaza kopurua mugatua denez, izen-emateak eskaintza baino gehiago badira, zozketa bidez esleituko dira.
Ekimen hau Zuia Udalak, Vital Fundazioak eta Gaztea – Arabako Foru Aldundiko Gazteria Institutuak babesten dute, gazteen aisialdi aktiboa eta naturarekin harremana sustatzeko helburuarekin.