Eklipseei buruzko saioa egingo da abuztuaren 7an, 17:00etan, Murgiako batzarraren egoitzan, Aranzadi Zientzia Elkarteko Virginia Garciaren eskutik.

“Eklipseak, gertakari astronomiko bat baino gehiago” izenburupean, eklipseak zergatik sortzen diren, zergatik diren hain garrantzitsuak eta era seguruan nola behatu azalduko da.

Hitzordua, beraz, abuztuaren 7an izango da, 17:00etan, Murgiako batzarraren egoitzan.