Gorbeialdeko Kuadrillak “Ekintzailetza: Enpresaren kudeaketa ekintzaileentzat” izeneko doako ikastaroa antolatu du Murgian, azaroaren 10etik 13ra bitartean. Guztira 16 orduko prestakuntza izango da, lau jardunalditan banatuta, goizeko 9:00etatik 13:00etara.Ikastaroak hainbat arlo jorratuko ditu, hala nola aurre-ekintzailetza, marketina eta kudeaketa komertziala, antolaketa eta giza baliabideak, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, eta enpresaren betebehar juridiko, fiskal eta sozialak. Saioak ekintzaileei beren proiektuak modu eraginkorragoan garatzeko tresnak eskaintzea dute helburu.Matrikula dohainik da eta plaza kopurua mugatua, izen-ematearen hurrenkera errespetatuko da. Informazio gehiago eta izen-emateak Gorbeialdeko Kuadrillan egin daitezke (Udaletxe Plaza 1, 01130 Murgia) edo ekonomia@gorbeialdea.eus helbidera idatziz.