Lukianok 2025eko jai herrikoiak ospatuko ditu ekainaren 20tik 29ra bitartean, Tokiko Administrazio Batzarrak antolatutako egitarau zabal eta anitzarekin. Ekitaldiak ekainaren 20an hasiko dira, ostirala, afari herrikoi eta musikarekin, eta astebetez baino gehiagoz luzatuko dira adin guztientzako proposamenekin.

Besteak beste, Julen Axpe, Etxebarria Aita-Seme Trikitilariak, Gauargi eta Joselu Anaiak taldeen musika emanaldiak, magia ikuskizunak, bakarrizketak, haurrentzako jolasak, berbenak eta herri bazkariak izango dira. Ekainaren 23an San Joan sua ospatuko da eta 24an zaindariaren omenezko meza.

Programa igandean, hilak 29, itxiko da azken traka batekin. Jaiak Lukianoko jai batzordeak antolatzen ditu, Zuiako Udalaren laguntzarekin.