8 eta 14 urte arteko zuiarrei zuzenduta, abentura eder batean murgiltzeko aukera paregabea, Zuiako liburutegitik mugitu gabe!

2250 urtean denboran bidaiatzea gutxi batzuen esku dago. Laika korporazioak bidaiari berriak behar ditu denboran zehar atzera eta aurrera ibiltzeko. Bidaiari berrien taldeak osatuta daude, eta iritsi da azken probaren eguna, lehenengo bidaia, joan-etorri erraza. Zer gertatuko zaie bidaiariei inoiz ahaztuko ez duten lehenengo bidaia honetan?

Urriaren 18an Zuiako liburutegia denboran zehar bidaiatzeko "kapsula" bihurtuko da. 8 eta 14 urte artekoek rol joko batean parte hartzeko aukera izango dute. Hona hemen jakin beharrekoak: 

  • Egunean zehar hiru txanda egingo dira: 11:00etan, 15:00etan eta 18:00etan.
  • Iraupena 2 ordu eta erdikoa izango da, gutxi gorabehera.
  • Jarduera dohakoa izango da
  • Izena eman beharra dago urriaren 6a baino lehen, formulario hau beteta. Izen-emate orria Virgen de Oro eskolan edo Murgia Institutuan ere entregatu daiteke.

 

Zalantzarik izanez gero: zabalagasteiz@gmail.com / 650 43 61 26