Bitorianok (Zuiak) Estatuko artzain-txakurren lanen 5. txapelketa hartuko du uztailaren 11n eta 12an, 08:00etatik 20:00etara.

Ekitaldia Murguia Border Collie elkarteak antolatzen du. Larunbatean eta igandean egingo dira 4 lehiaketa, 100 txakur, 2 zelai eta 2 ardi arraza ezberdin izango direlarik.

Horrez gain, igandean, 12:00etatik 15:00etara, hainbat jarduera izango dira publikoarentzat:

  • Umeentzako tailerrak.
  • Artzain-txakurren erakusketa.
  • Artisau-produktuen salmenta.
  • Mozketa-lagina.
  • Bertako arrazen erakusketa.
  • Umeentzako ahatekin larratzea.