Saioak otsailaren 7an eta 8an egingo dira. Eman izena hemen.
Zuiako Udalak antolatutako eta 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako "Txiki Txef" tailerrak bi saio izango ditu otsailean.
Sukaldaritza-jarduerak Bea Murgia Etxean egingo dira, egun eta ordutegi hauetan:
Otsailaren 7an 17:30-19:30.
Otsailaren 8an 11:00-13:00.
Parte hartzeko prezioa 3 eurokoa da eta plazak mugatuak dira. Eskaria plazen eskaintza baino handiagoa bada, horiek esleitzeko zozketa egingo da. Izena emateko epea otsailaren 2ra arte egongo da zabalik.