Gorbeialdeko AEKren eta Arabako Bertsozale Elkartearen eskutik, bertsolaritza-klase ireki batean parte hartzeko aukera.
Gorbeialdeko AEK-k eta Arabako Bertsozale Elkarteak, elkarlanean, saio berezi bat antolatu dute Zuian. Euskara ikasten ari direnek, edo euskarara gerturatu nahi dutenek, bertsolaritza ezagutzeko eta hitzekin jolasteko aukera ederra izango dute otsailaren 9an, 17:00etan, udaletxean. Ez da Euskaltegiko klase bat izango, eta ez da bertso-eskola bat izango: tarteko zerbait izango da.
Saioa irekia izango da, beraz, nahi duen guztia gerturatu daiteke.