GazteZuiak plan berezia prestatu du martxorako: sukaldaritza eta kultura uztartzen dituen arratsalde pasa. 2010 eta 2015 urteen artean jaiotako gazteei zuzendutako ekimena izango da, eta Murgiako Gizarte Zentruan egingo da.
Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da sukaldaritza tailer batekin. Ondoren, parte-hartzaileek elkarrekin afalduko dute eta, gaua amaitzeko, Aroa Arrizubieta eta Izar Mendiguren bertsolarien saioaz gozatu ahal izango dute.
Eguna: Martxoak 6, ostirala.
Ordutegia: 18:00etatik 22:00etara.
Lekua: Murgiako Gizarte Zentrua.
Prezioa: 3€.
Izen-ematea: Martxoaren 1era arte: https://labur.eus/zu4bhzrt
Ekimen honek Zuiako Udalaren, Vital Fundazioaren eta Gaztearen – Arabako Gazteriaren Foru Erakundearen laguntza du.