Maiatzaren 15etik, osteguna, 18ra bitartean izango dira.
Maiatzaren 15etik 18ra Bitorianoko jaiak ospatuko dira.
Txupinazoa ostegunean izango da; egun berean izango dira pintxoak, alboradak eta txistorra zein odolki jana.
Ostiralean, herriko haurrentzat zunba saioa eta txokolatadaz gain, afari herrikoia eta DJ herrikoia ere izango dira.
Larunbatean, mus txapelketa, zirko tailerra, Muxutruk taldearekin erromeria eta DJ Reibox-en emanaldia.
Azkenik, igandean, Tio Teronen ikuskizuna, txistorra eta odolki jana, eta traka finala.
Ondo pasau!