Eman izena Euskaraldian hemen!
Ostegun honetan, maiatzak 15, hasiko da Euskaraldia. Eta Zuian gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ari da ekimena! Eman izena hemen!
Joan den larunbatean aurkeztu zen Zuiako hamaikakoa, edo Zuian Euskaraldiaren enbaxadore izango den taldetxoa. Horrekin batera, orain urte batzuk Zuiako herrien ordezkari izan zirenak ere gerturatu ziren plazara, Euskaraldiari atxikimendua adieraztera.
Udalerriko elkarte eta establezimenduek ere Euskaraldiaren parte izateko duten borondatea erakutsi dute.
Elkar mugituz, egingo dugu!!