Irailaren 12tik 14ra ospatuko da Murgian Aztarna Beltza jaialdia. Hiru eguneko egitarau oparo horren barruan, ekintza berezi bat izango da nabarmentzekoa: Taberna Repair tailerra.

Ekitaldia irailaren 14an, 11:00etan, Bea-Murgia plazan egingo da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute euren etxeko gailu txiki hondatuak konpontzen ikasteko. Helburua argia da: gauzei bigarren bizitza ematea eta hondakinen sorrera murriztea, planeta zaintzen laguntzeko.

Ekimena doakoa da, baina izena eman beharra dago 7remakerstabernarepair@gmail.com helbidean edo 655 72 50 44 telefono zenbakian.