Murgiako plazak berriro ere kulturaz, musikaz eta komunitatez beteko dira Aztarna Beltza Festivalaren eskutik. Tokiko artisten kontzertuak, artisautza postuak, hurbileko janaria, birziklatze tailerrak eta adin guztientzako jarduerak izango dira. Jaialdia doakoa da eta herri esentziaz beterik dator, familian gozatzeko aukera paregabea eskainiz.
Aurtengo egitarauan, besteak beste, Idoia Asurmendi, DJ Floki & DJ Sate, DJ Su Selektah, Barriomania, I Think Soul, Bubblin Soundsystem ft Kloy MC eta Araba Jazz Quartet arituko dira.

  • Irailaren 12a (Ostirala) – 19:00: DJ Floki & DJ Sate (Serapio txokoa)
  • Irailaren 13a (Larunbata) – 12:00: DJ Su Selektah | 19:00: Barriomania | 21:00: I Think Soul | 23:00: Bubblin Soundsystem ft Kloy MC
  • Irailaren 14a (Igandea) – 12:00: Araba Jazz Quartet | 13:30: Idoia Asurmendi


Murgiako plaza zain izango duzue elkarrekin aztarna berri bat idazteko eta gauzak hobetzeko!