HLHI Oroko Andra Mari Ikastetxeak Ate Irekiak antolatuko ditu urtarrilaren 28an eta 30ean, arratsaldeko 16:45ean. Jardunaldi hauen helburua ikastetxea gertutik ezagutzeko aukera eskaintzea da, batez ere familiei zuzenduta.
Bisitan zehar, ikastetxeko instalazioak ezagutzeko aukera izango da, baita hezkuntza-proiektua, eguneroko dinamika eta haurrekin lantzen diren jarduerak ere. Hezkuntza-ingurune atsegina eta esperientzian oinarritutako ikaskuntza eredua ezagutzeko aukera paregabea izango da.
Horrez gain, aurrematrikula epea otsailaren 2tik 13ra izango da. Interesa duten familiek aldez aurretik izena eman dezakete kartelan agertzen den QR kodearen bidez edo ikastetxearekin harremanetan jarriz.
Informazio gehiago lortzeko:
📞 945 18 72 16 / 639 60 28 54
✉️ ikastetxea@virgendeoroikastetxea.com