Ostiraletik igandera bitartean.

Ostiral honetatik, azaroak 29, igandera bitartean Ametzagako jaiak ospatuko dira.

Ostiralean suziriak, kanpai iraulketa, herri afaria eta txosna irekiera izango dira.

Larunbatean puzgarriak, 1 Formulako simulagailuak, txaranga, dantza bermuta, bakarrizketa, Patxi Leiva-ren kontzertua eta DJak.

Bukatzeko, igandean, bolo joko txapelketa, mus eta briska txapelketak, haur antzezlana, txokolatada eta sari banaketa.

Ondo pasau!