Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak (basogintzaren kudeaketan eskumena duenak) jakinarazi duenez, suaren erabilera erabat debekatuta dago Arabako Lurralde Historiko osoan, beste abisu bat eman arte. Neurri honen helburua gure ingurune naturala babestea da.
Salbuespen bakarra Arabako Lurralde Historikoan suaren erabilera arautzen duen ekainaren 23ko 219/2023 Foru Aginduaren III. eranskinean jasotako lekuak dira. Toki horiek Laudio, Amurrio, Artziniega, Bastida, Kanpezu eta
Urkabustaiz udalerrietan daude (ALHAO, 75 zk., 2023ko ekainaren 28koa).