Arabako Eskolarteko Bertso Topaketek (14 urte arteko gazteentzat) badute finalerako eguna eta lekua. Arabako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak antolatuta, lurraldeko final handia ekainaren 6an jokatuko da, Bitorianoko frontoian, goizeko 11:00etatik aurrera.
Eskualdeko topaketetan aritutako gazteak bi sailetan banatuta igoko dira agertokira:
Idatzizkoak: Eskualdeko topaketetan kantatutako lanen artean aukeratutako bertsioak entzun ahal izango dira.
Bapatekoak: Eskualdeko saioetan bat-batean aritu ziren gazteek finalean berriro inprobisatzeko aukera bikaina izango dute.
Saria: Irabazleek irailaren 12an Hontza Extrem abentura parkera irteera/txango bat egiteko aukera izango dute.
Ekitaldi honek Arabako hainbat udalen (Zuia, Laudio, Vitoria-Gasteiz, Urkabustaiz, Oion...), Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.