Bulegoa eskainaren 9an egongo da Zuian. Hartu zure hitzordua hemen.
Arabako Eraldaketa Komunitarioko Bulegoa (EKB) Zuian izango da ekainaren 9an, astelehena, energia-komunitateak sortu eta garatzeko interesa duten pertsona guztiei aurrez aurreko arreta eskaintzeko. Ekimen hau Arabako Foru Aldundiaren doako zerbitzu baten parte da, eta bidezko trantsizio energetikoa sustatzea du helburu.
Energia-komunitateak aukera berritzailea eta eskuragarria dira modu kolektiboan energia berriztagarria ekoizteko eta kontsumitzeko. Autokontsumoari esker, posible da faktura elektrikoaren kostuak murriztea, energia garbia sortzea eta tokiko ehun komunitarioa indartzea.
Arabako EKBk laguntza integrala eskaintzen du, banakoentzako zein enpresentzako zabalkundea, aholkularitza eta prestakuntza barne. Bai, enpresek ere etekina atera diezaiokete eredu energetiko horri!
Gorbeialdean bizi zara? Interesatzen zaizu zure herrian edo auzoan energia-komunitate bat sortzea?
Hau da zure aukera zalantzak argitzeko eta aldaketarekin bat egiteko!
Data: Ekainak 9, astelehena
Ordutegia: 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara
Lekua: Zuiako Udala, Bulego Teknikoak (1. solairua)
Erreserbatu zure aurretiko hitzordua QR kode hau eskaneatuz edo esteka honetara sartuz:
Hitzordua eskatu hemen.