Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak, Eraldaketa Komunitariorako Bulegoen (EKB) bidez, Arabako Energia-Komunitateen Biltzarrean parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak eta sektoreko eragileak. Kongresua azaroaren 10ean eta 11n egingo da, Gasteizko Goiuri Jauregian.
“Bertako eremutik eraldaketa globalera” lelopean, topaketa aitzindari honek adituak, erakundeak eta gizarte-eragileak elkartuko ditu energia-komunitateen oraina eta etorkizuna aztertzeko. Biltzarrak eztabaidarako, esperientziak partekatzeko eta networking-erako espazioak eskainiko ditu, tokiko ekimenek trantsizio energetikoan duten funtsezko rola azpimarratuz.
Informazio gehiago Arabako EKB eta Gasteizko EKB webguneetan daude eskuragarri.
Parte-hartzea doakoa da, baina aurrez izena eman behar da hemen.