Larunbat honetan, Bitorianoko frontoian 11:00etan. 

14 urtetik behera, Hezkuntza Arautuan bertsolaritza lantzen duten ikasleek eta Bertso-Eskoletan (eskolaz kanpoko ekintza gisa) bertsolaritza lantzen duten ikasleek parte hartuko dute topaketa hauetan. Arabako eskualde bakoitzean topaketa bat egin ondoren,eskualde bakoitzetik aukeratutakoak eta bat-batekoan izena emandako haurrek Araba mailako amaiera festan kantatzeko aukera izango dute. Saioa Bitorianoko frontoian izango da, 11.00etatik aurrera.

Hontza Extrem abentura parkean irailean egun pasa bat izango dute sari kolektibo moduan.