Zuiako Udako Liburutegia uztailaren 22tik irailaren 1era egongo da zabalik. Denboraldi berriari hasiera emateko, "Izena duena, bada" haur antzezlana eskainiko da, euskaraz.

Emanaldia uztailaren 22an, asteazkenean, izango da, 17:30ean, Zuiako igerilekuetan.

Udako Liburutegiaren irekiera eta antzerki-saioa, horrenbestez, egun berean egingo dira.