Eman izena hemen.
Zuiako Udaleko Kultura Sailak, Marta Lópezekin lankidetzan, aireko yoga leuna probatzeko hastapen tailerrak jarriko ditu martxan datorren uztailean. Eskolak Durga Espazioan emango dira eta herritarrek bi talderen artean aukeratu ahal izango dute:
1. Taldea: Uztailak 6, 8, 13 eta 15 (11:30 - 12:30).
2. Taldea: Uztailak 20, 22, 27 eta 29 (11:30 - 12:30).
Plaza-kopurua mugatua da eta ikastaro osoaren prezioa 3 eurokoa da. Izena emateko epea ekainaren 22ra arte egongo da zabalik, eta talde bakar batean apuntatu ahal izango da. Eskari kopurua eskuragarri dauden lekua baino handiagoa bada, zozketa egingo da izena eman duten guztien artean.