Gorbeialdeko kuadrillak JOAN-ETORRIKOAK zikloa antolatu du, gure eskualdeko artisten eta beraien diziplinako kulturgileen arteko jendaurreko topaketak egiteko. Lehenengo saioa Zigoitian izan zen, eta bigarren saioa Zuian izango da, uztailaren 1ean, Zuiako Udalaren laguntzarekin. Oraingo honetan, MAGIA ikuskizun batekin gozatzeko aukera izango dugu: Asier Kidam gasteiztarra izango dugu batetik, eta Josu Kareaga zuiarra bestetik.
JOAN-ETORRIKOAK zikloaren bigarren saioan elkartuko ditugu bi artistak, Bitorianoko frontoian (Zuian), uztailaren 1ean (osteguna, 19:30). Ziklo honen helburua, diziplina bereko sortzaileek elkar ezagutzeko aukerak zabaltzea da, eta, horrekin batera, jendaurrean beraien lana ezagutarazteko ekitaldi irekiak antolatzea ere bai.
Uztailaren 1ean, beraz, magiaren munduan murgiltzeko aukera paregabea izango dugu, solasaldi musikatuaren formatupean. Anima zaitezte, eta gozatu!
ERRESERBATU ZURE SARRERA, HEMEN:
https://entradium.com/eu/events/joan-etorrikoak-asier-kidam-eta-josu-kareaga