Gabi de la Maza gorliztarra erreferente bat bihurtu da azken urteotan, euskal kulturgintzari eta euskararen transmisioari egindako ekarpen itzelarengatik. Izan ere, nork ez du ezagutzen TXANTXANGORRIA-EUSKAL KARAOKEAK youtubeko kanala?
Ofizioz irakaslea (orain, erretiratua), hezkuntzan eta euskal girotze barnetegietan ibilbide luzea du egina. 2005. urtetik aurrera, bere lanerako hainbat karaoke sortu zituen De la Mazak, ikasleekin egonaldietan erabiltzeko. 2008an, ikasleek eskatuta, Youtubera igotzen hasi zen. 2019an bi kanal zituen, eta bien artean 2.500 abesti baino gehiago daude. Lehenengo hamaika urtean, gune horrek miloi bat bisita baino gehiago jaso zituen, eta harpidedunak orain 80.000 mila baina gehiago dira bien artean.
Egilearen eskutik, proiektua nola sortu zen, zein helburu dituen, nola funtzionatzen duen... ezagutzeko aukera izango dugu Zuian.
OHARRA: ekitaldira etortzeko lekua hartu behar da. Hemen:
https://entradium.com/events/gabi-de-la-maza-txantxangorria-euskal-karaokeak-hitzaldia-zuia-euskaraz