uztaila 6 - uztaila 7 08:00 - 20:00 Murguia Border Collie, Bitoriano.

Estatuko Artzain Txakurren Txapelketa

Larunbat eta igande honetan, uztailak 6 eta 7, Espainiako Estatuko Artzain Txakurren Txapelketa jokatuko da 08:00etatik 20:00etara bitartean. Txapelketa Bitorianoko Murguia Border Collie-n izango da.

Eta, horren baitan, igandean izango dira artzain txakurren erakustaldia, haurrendako tailerrak, artisauak eta zozketak, besteak beste.