Zuiako udalak plenoa onartutako adierazpen instituzionala:
“EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA”
Azaroaren 25a dela eta, emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, berriz azpimarratzen dugu indarkeria mota honen izaera estrukturala eta gure konpromisoa agertzen dugu emakumeen aurkako indarkeriatik libre egongo den gizarte baten alde. Era berean, berresten dugu badagoela loturarik genero-arrazoiek eragindako bazterkeriaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren artean. Emakumeen aurkako indarkeriak eragindako biktimei eta hartatik bizirik irtendakoei laguntza-zerbitzua bermatzea ez ezik, beharrezkoa ere bada esku-hartzearen plano guztietan jarduketak planteatzea: Prebentzioa, Detekzioa, Arreta, Babesa, Koordinazioa, Justizia, eta Erreparazioa ere bai.
Gizarte-bizitza kudeatzen duen edozein erakundek, nahitaez izan behar du bere agenda politikoan eta bere ekimenean indarkeria matxistatik kanpoko herrialde eta eskualdeak eraikitzea, eta baita gizarte berdinzale baten defentsa ere, non emakumeak libre sentitu ahal diren.
Hortaz, ezinbestekoa dugu ahalegin komun bat egitea indarkeriaren adierazle desberdinen zergatietara joz, emakumeei beren ekiteko ahalmena aitortuz, hauen erruduntasuna errefusatuz eta indarkeriarik gabeko bizitza batez gozatzen lagunduz. Derrigorrez, horrek, gure gizarte modeloaren aldaketa estrukturala beharko du; aurkakoak gure konpromisoari uko egitea ekarriko bailuke, aldaketa justu eta bidezko baten alde.
Hortaz, Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egun honetan adierazten dugu:
• Udalak konpromisoa hartzen du agenda politikoan indarkeriak eragindako emakume biktimekiko erreparazio-eskubidearen aitortza eta horri buruzko hausnarketa sartzeko, guztiz errekuperatu daitezen eta indarkeriarik gabeko bizitza-eskubidea gauzatu ahal dezaten.
• Udalak, 2018ko aurrekontuak zehazterako orduan, berdintasun arloa beharrezkoak diren baliabide teknikoz eta ekonomikoz hornituko du, hauei egonkortasuna eta sendotasuna emanez.
• Udal honek, hezkuntza eragileei dei egiten die, curriculumetan genero berdintasuna txertatu dezaten.
• Udal honek, Foru Aldundiari eta Emakunderi dei egiten die, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren esparruan aurrekontu-partidak handitzeko, berdintasun-zuzendaritzak indartzeko, epaitegietako berdintasun-atalak indartzeko eta indarrean dagoen legeria berrikusteko konpromisoa hartzeko.
• Gure konpromisoa udaletan plan eta kuadrilletan, neurri estrukturalak hedatzen eta hobetzen jarraitzeko edo, hala badagokio, abian jartzeko, indarkeria matxistari aurre egitea xede, emakumeen kolektiboekin eta kolektibo feministekin batera, bai halaber gizarte zibilarekin eta herritarrekin oro har.
• Gure konpromisoa gizartean aldaketa estrukturala bultzatzeko, hartara herri-erakundeak, komunikabideak, lan-, kultura-, gizarte- eta ekonomia-esparruko eragileak zein gizarte osoarenak inplikatu daitezen.
• Azaroaren 25aren inguruan egingo diren mobilizazioekin bat egiten dugu, eta gizarteari deialdia luzatzen diogu parte har dezaten.
Murgian, 2017 ko azaroaren 9an