ekaina 15 09:30

Armikelora irteera Atzabal Mendi Taldearekin

Datorren igandean, ekainak 15, Atzabal Mendi Taldeak gazteei eta haurrei zuzendutako mendi irteera antolatu du, oraingoan Armikelo mendira.
Irteera Domaikiako elizatik aterako da 09:30ean. Ingurune naturalaz gozatzeko, mendiarekiko maitasuna txiki-txikitatik sustatzeko eta jardunaldi bat taldean partekatzeko aukera paregabea.
 

Informazio gehiagorako edo izena emateko:
678 089 678
atzabalmenditaldea@gmail.com