maiatza 3 Zuiako udaletxea

Afganistango emakumeen egoera: erronkak eta aukerak

 

 


Datorren asteazkenean Nadia Ghulman afganiarra izango dugu gure artean, eta emakumeek bere jatorrizko herrialdean dituzten aukera eta erronkei buruz jardungo du. 18:30ean izango da hitzaldia Zuiako Udaletxean

Haurtzaro eta nerabezaroan hainbat zailtasun bizi ondoren, 21 urterekin Afganistan utzi zuen. Egun errefuxiatu gisa bizi da Katalunian.

Bakearen aldeko aktibista eta emakumeen eskubideen defendatzailea da, bai eta lider inspiratzaile ere emakume eta neska afgano askorentzat.