Gorbeialdeko Kuadrillak Adimen Artifizialari (AA) buruzko ikastaro interesgarri bat antolatu du, gure negozioetan duen aplikazioan zentratuta. Ikastaroa azaroaren 11n, 12an eta 13an izango da Murgian.

12 orduko iraupena izango du, hiru jardunalditan banatuta, 9:00etatik 13:00etara. Horrez gain, tutoretza indibidualizatuak ere eskainiko dira.

Ikastaroaren programa hiru gai nagusitan antolatuta dago, ChatGPT ardatz hartuta:

  • ChatGPT, zure balio diferentziala hobetzeko proposamen modura.
  • Negoziazioa, ChatGPT-ren laguntzarekin.
  • Aplikazio praktikoa, eta ondorioak.

Ikastaroa eskualdeko langile, enpresaburu, ekintzaile eta langabetuei zuzenduta dago , eta matrikula doakoa da. Plaza kopurua mugatua da, eta izen-emate hurrenkera errespetatuko da.

Informazioa eta Izen-ematea: Interesdunek Gorbeialdeko Kuadrillan eman dezakete izena, Murgian (Udaletxe plaza 1, 1, 01130 Araba), 945 43 0167 telefonoan edo ekonomia@gorbeialdea.eus helbide elektronikoan.