Gorbeialdetik (Zigoitia, Zuia, Urkabustaiz) Kontseiluak antolatutako ekitaldira autobusean joateko aukera.

Datorren abenduaren 27an, BIlboko Miribillan PIZKUNDEA ekitaldia antolatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Euskararen aurkako oldarraldi judizialaren garaian, ahalik eta euskaltzale gehien batu, eta hiru helburu nagusi bete nahi ditu, horrela:

  •  Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egin.
  • Euskal jendarte osoari mezu argi bat helarazi: euskara guztion ardura da.
  • Hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat bultzatu.

Hainbat kultur-ikuskizun izango dira bertan, hainbat protagonistaren eskutik: Anari, Gorka Urbizu, Itziar Ituño, Joseba Tapia, Ramon Agirre… eta beste hainbat eta hainbat.

Gorbeialdetik (Zigoitia-Zuia-Urkabustaiz) autobusa antolatzeko asmoa dugu. Interesa duzuenok euskara@gorbeialdea.eus  helbidera idatzi edo 608782577 telefonora mezu bat idatzi, abenduaren 18a baino lehen.

ADI: ekitaldirako sarrerak norberak hartu behar ditu, helbide honetan.