Euskara zure herrian bertan ikasteko aukera zabaldu da, abantaila bereziekin ekainaren 30era arte.
AEK-k datorren 2026/2027 ikasturterako aurrematrikulazio epea ireki duela argitaratu du. Deialdi hau ikasle berriei nahiz ohikoei zuzenduta dago, eta euskara maila zein ordutegi guztiak eskaintzen ditu, herritarrei euskaltegia euren herrian bertan izateko erosotasuna emanez.
Epea apirilaren 20tik ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Tarjeta honen bidez izena ematen dutenek hainbat abantaila izango dituzte:
Ikasturte honetako prezio bera mantenduko zaie (HABEk eta Euskarabideak diruz lagundutako ikastaroetan izan ezik).
Ordainketa malguagoa egiteko aukera izango dute.
Lehentasuna izango dute taldeak eratzeko orduan.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, interesatuek www.aek.eus webgunean sar daitezke, AEKren edozein euskaltegitara hurbildu, edota harremanetan jarri arabakoherriak@aek.eus posta elektronikoaren bidez eta 747425436 telefono zenbakian.