Eman izena uztailaren 2a baino lehen, bete hurrengo galdetegia. 


Murgiako kirol instalazioetan udako ekintza programa zabala antolatu da udarako, adin guztietarako jarduerekin: igeriketa, aquafitness, tenis ikastaroak, triatloi txikia, running eta gehiago!

๐Ÿ“… Izen-emateak: ekainaren 26tik uztailaren 2ra (biak barne)
๐ŸŽฒ Zozketa: uztailaren 3an, 15:30ean
๐Ÿ“ Izena emateko bete hurrengo galdetegia.

๐Ÿ“ Jarduerak bi txandatan banatuko dira:

Lehen txanda: uztailaren 14tik abuztuaren 3ra

Bigarren txanda: abuztuaren 4tik 24ra

 Igeriketa-maila ezberdinetako ikastaroak, matroigeriketa, helduentzako jarduerak, eta ur jarduerak eskaintzen dira. Tenis ikastaroak adinaren arabera antolatuko dira. Jarrera gimnasia eta luzatze ariketak ere egongo dira. Triatloi txikia eta trail-running jarduerak berrikuntza gisa iritsiko dira aurten.

๐Ÿ“Œ Taldeak sortzeko izen-emate kopuru minimoak daude (4 edo 8, jardueraren arabera).

๐Ÿ“ž Informazioa eta harremanetarako:
๐Ÿ“ง palatu.zuia@gmail.com | ๐Ÿ“ฑ 945 430157 / 672 116061

Informazio guztia atxikitutako PDF dokumentuan eskuragarri.