Aurreinskripzioak: irailaren 1etik 15era.
Zuiako Udalak "Mugitu eta zaindu zaitez!" programa jarri du abian, 2025eko urriaren 1etik abenduaren 21era bitartean Murgiako instalazioetan egingo diren kirol-jardueren eskaintza zabalarekin.
Herritarrek helduentzako, gazteentzako eta haurrentzako jardueren artean aukeratu ahal izango dute, hala nola aerofitness, combi gym, gimnasia posturala, yoga, tenisa, running hastapena eta traila, bai eta kirol anitzeko programa espezifikoak, kirol aurreko jokoak eta txikientzako psikomotrizitatea ere. Albistean atxikitutako PDF dokumentuan informazio guztia aurkitu daiteke.
Izen-ematea eta zozketa
Aurreinskripzioak: irailaren 1etik 15era.
Plazen zozketa: irailaren 16an, 16:30ean.
Irailaren 17tik 23ra bitartean, zozketan zorterik izan ez dutenek plaza libreak dauden jardueretan izena eman ahal izango dute. Bestalde, zozketan plaza lortu eta instalazioaren kuota helbideratuta ez dutenek atezaintzan egin beharko dute ordainketa; hala egin ezean, plaza galduko dute.
Irailaren 24tik aurrera: hutsik dauden plazetarako izen-emate irekiak.
Izen-emateak online egin daitezke, hurrengo galdetegia beteta.
Talde bat baino gehiago eskaintzen diren zenbait jardueren kasuan (COMBI GYM eta GIMNASIA POSTURALA) talde horietako batek euskaraz funtziona dezan saiatuko gara, baldintzak betetzen badira.
Informazio garrantzitsua
Kirol-instalazioak berritzeko obrak direla eta, jarduera batzuk lekuz aldatuko dira. Gainera, kanpoko aldagelak bakarrik egongo dira eskuragarri, uur berorik gabe. Udalak edozein aldaketaren berri emango du.
Tarifak
Hiruhileko jardueren prezio publikoak aldatu egiten dira modalitatearen eta asteko egun kopuruaren arabera, abonatutako pertsonentzako hobariekin. Adibidez, abonatutako heldu batek 13 euro ordainduko ditu asteko jarduera batengatik edo 39 €astean hiru egunengatik; tenisean, berriz, 25 euro helduen kasuan eta 20 euro haurren kasuan.
Informazio gehiago
Telefonoa eta WhatsAppa: 672 116 061
Posta elektronikoa: palatu.zuia@gmail.com
Webgunea: www.zuia.eus
Zuiako Udalak herritar guztiak animatzen ditu kirola egiten parte hartzera eta horretaz gozatzera, osasuna eta ongizatea hobetzeko.