Udalbatzak, 2024ko urtarrilaren 11an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea entitate honen 2024. urterako aurrekontu orokorra. 3/2004 Foru Araua, otsailaren 9koa, lurralde historikoko toki erakundeen aurrekontuei buruzko legearen 15 artikuluan finkatutakoarekin bat etorriz, aipatutako espedientea jendaurrean izango da hamabost laneguneko epean, ALHAOn argitaratzen den hurrengo lanegunetik aurrera. Epe horretan interesdunek espedientea ikus dezakete eta Osoko Bilkuran erreklamazioak aurkez ditzakete. Aurrekontua behin betiko onestutzat emango da epe horretan erreklamaziorik ez balego. Argitaratzen duguna guztiok jakin dezazuen eta dagokion ondorioetarako.