Datorren maiatzaren 13an, asteazkena, Zuiako Udalak bide-segurtasunari buruzko kontzientziazio jardunaldi bat hartuko du. "Arriskua gutxien espero duzunean dago" lelopean, herritarrei zuzendutako hainbat ekintza antolatu dira egun osoan zehar.
Egitaraua:
Jarduerak kalean: Udaletxe Plazan izango dira, goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 19:30era.
Bingo segurua: 17:00etan bide-segurtasunarekin lotutako bingoa egingo da udaletxean. Parte hartzeko, Udal Bulegoetan eman behar da izena edo 682 229 795 telefono zenbakian.
Umorezko bakarrizketa: Eguna amaitzeko, 18:30ean bakarrizketa saio bat egongo da udaletxean. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte.
Eusko Jaurlaritzak eta Zuiako Udalak sustatutako ekimena da hau. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu www.100aldizbegiratu.eus webgunea.