Bea-Murgia plaza eta Villa Jesusa lorategiak musikaren, kulturaren eta familientzako jardueren erdigune bihurtuko dira, talentuz eta aniztasunez betetako egitarauarekin.
Zuiako Udalak pozik aurkezten du Aztarna Beltza Festival '26 jaialdiaren edizio berria. Ekitaldi honek ritmoz eta kulturaz beteko ditu Murgiako kaleak ekainaren 5etik 7ra bitartean. Asteburu osoan zehar, herritarrek zein bisitariek maila goreneko zuzenekoak, DJ saioak, haurrentzako ekintzak eta adin guztientzako kultur proposamenak izango dituzte aukeran.
Eszenatoki eta gune nagusiak Bea-Murgia plazan eta Villa Jesusa lorategietan egongo dira, kultura eta aisialdia aire librean gozatzeko ingurune paregabea eskainiz.
Egitaraua egunez egun:
Ekainak 5, ostirala
20:00etan: Jaialdiari hasiera ofiziala emango zaio Ekitxirrigurdi DJs taldearen erritmoekin, aurtengo jai-giroa pizteko arduradunak.
Ekainak 6, larunbata
19:00etan: Zuzeneko musika arratsaldea Dr Sax + Maite Colás + Jon Bellido hirukotearen eskutik.
21:00etan: Jaialdiko une indartsuenetako bat iritsiko da Jhana Beat-en zuzeneko musika-proposamen bereziarekin.
23:00etan: Gauari amaiera bikaina emateko, Reggae eta Dub doinuak izango ditugu Bubblin’ Sound System ft Ziztada & Rlantz taldearekin.
Ekainak 7, igandea
12:00etan: Goizeari indarrez eta energiaz ekingo diogu Udaberria Gospel taldearen ahotsekin.
13:30ean: Jaialdiari amaiera musikal borobila emateko, June arituko da eszenatokian.
Jarduera osagarriak:
Musika egitarauaz gain, jaialdiak familia osoari zuzendutako hainbat ekimen bilduko ditu asteburuan zehar:
- Taberna Repair ekimena.
- Ipuin kontalaria Arantza Cordero-ren eskutik, txikienen gozamenerako.
- Bisita Ezti Museora, gure herriko ondarea hurbiztik ezagutzeko.
- Yoga familian saioak, elkarrekin konektatzeko eta erlaxatzeko gunea.