Parte hartzea erraza da. Honako zazpi galderak zuzen erantzun eta entregatu papera zure udaletxean.
Zuiako Udalak, abenduaren 14ko dekretua kontuan hartuta, 12 urtetik gorako erabiltzaile guztiei eskatzen die Covid ziurtagiria. Instalazioetara sartzeko edota jarduera fisiko zein kirol-jarduera bat egiteko aurkeztu beharko da, eta berdin norbait laguntzera edo publiko modura etorrita ere.
Oraintsu kaleratu da Zubia, udal aldizkariaren ale berria. Portadan Elena Loyo eta Unai Simon ditugu protagonistak.
Abenduaren 17an egingo da aurkezpena, Zuiako liburutegian.
Zuiako Udalak, udalerriko herri guztietan aurkeztuko ditu 2022ko aurrekontuen proposamena. Modu berean iazko urtean egindakoaren ondorioak ere aztertuko dira. Eta Palatu kirol instalazioen zabaltzen eta erreformarako proiektua esplikatuko da.
Zuiako Udalak tokiko ekoizpen agroekologikoa eta artisautza azoka antolatu du datorren abenduaren 19rako.
Zuiako haur eta gazteen gizarte- eta hezkuntza-errealitateari buruz Kokuk elkarteak egindako hurbilketaren ondorioak aurkeztuko dira.
Gaur da Euskararen Eguna! Bai, gaur ospatzen dugu Euskararen Eguna, Zuian ere! Ospatzekoa baita euskarak egin duen ibilbidea eta ekinaren ekinez gauzatu diren lorpenak. Baina badugu oraindik ere zer egin, erronka handia dugu ezagutzatik erabilerara benetako jauzia eman nahi badugu!Eta horretarako zure ahalegina ere ezinbestekoa da!
Gorbeialdeko Kuadrilak bultzatuta, datorren abenduaren 10a bitartean aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Nori zuzenduta: langabezian egon eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei bideratuta.
Gaur azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, hemen duzue emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa deskargatzeko aukera, puntu lila (sakatu hemen irudia deskargatzeko).
“Ekofeminismoa, beste errealitate bat sortzeko beharrezkoa gakoak” izenpean bi ekintza antolatu dira Zuian azaroaren azaroaren 26an.
Zuiako liburutegian maileguan hartu eta entregatu behar diren liburuak honako buzoi honetan ere entregatu ahal izango dira aurrerantzean.
Tailerra bihar emango da, azaroak 24, arratsaldez, Giilernako txokoan.Edukiari dagokionez, praktikoa izango da eta fruta-arbolak landatu eta zaintzen ikasteko hainbat truko erakutsiko dira. Irakaslea Unai Aranguren izango da.
Azaroaren 24an egingo da Zuiako udaletxean, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
LANBIDEK, langabezian dauden eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onetsi ditu. Eskualde honetan deialdia gauzatzeko Lanbideko erakunde laguntzailea Gorbeialdeko Kuadrilla da.
Ispirit taldearen "A swett inspiration" lana aurkeztuko dute datorren azaroaren 27an, San Miguel elizan.Gonbidapenak HEMEN
Datorren abenduaren 11n izango da emanaldia Palatu kiroldegian eta bertan hartuko dute parte Korrontzi taldeak, Bidabarri dantza taldeak eta baita Zuiako dantzariake ta Oinkari dantza taldeko kideak.