Ugalde ibaia Berretindik jaisten da, Markinako herri osoa bustitzeko. Aspalditik, errota xume bat dago Markinan, denboraren joan-etorriaren lekuko mutu. Egun, zaharberrituta dago, eta, horri esker, markinar guztiek horretan ehotzen zuten garaiak oroitzeko aukera dugu. Zalantzarik gabe, nekazaritza- eta abeltzaintza-herri horren eragilea izan da ibaia. Errotaz gain, ibaiarekin erlazionatuta, goiko eta beheko auzoak lotzen zituen harrizko zubia ere aipatu behar da, baita uraska eta ur garbi eta freskoko iturria ere, mendigoizale, perretxiko-bilatzaile eta naturazaleentzat geraleku segurua.
San Joan Bataiatzaile herriko zaindariaren eliza azpimarratu behar da. Eraikin hori herriko lekurik garaienetako batean dago, eta, bertatik, Zuiako haran osoko bistarik ederrenetako batekin gozatzeko aukera aparta dago. San Joan egunaren bezperan, ekainaren 24an, herriko biztanle guztiak eta bisitariak suaren inguruan biltzen dira, zaindariaren jaia ospatzeko.