Ametzaga Zuia

amet1

Ametzaga herria Baia ibaiaren eta San Fausto mendiaren artean dago. Izenari ohore egiten dio herriak, eta, paisaian, erkametzak eta haritzak dira nagusi.

Herriko biztanleen bizimodu nagusia ziren nekazaritza- eta abeltzaintza-jarduerak ia osorik desagertu dira, eta, hain inguru ederra denez eta bertara iristea erraza denez, bizitegi-leku bihurtu da. Horren ondorioz, azken urteetan, etxebizitza ugari eraiki eta biztanle-kopurua handitu egin da, 260 izan arte.amet2

Herriko zaindaria San Andres da, eta zaindariaren eguna azaroaren 30ean ospatzen da. Banderillaren Jaia herriko jai-egutegiko beste gertakizun garrantzitsu bat da.

Ametzagan, duela gutxi zaharberritutako eliza dago, baita zentro sozial dinamiko bat eta bolatoki modernoa ere. ­