
Emakumeen Arabako Itzulia Zuiatik pasatuko da
Datorren igandean, irailaren 19an helduko da Zuiara, Zigoitian izanda gero. Kadete, junior eta SUB-23/elite mailako frogak korrituko dira irailaren 18 eta 19an, bi herrietan.

Zuia Txirrindulari Elkarteak proba ezberdinak antolatu ditu
Bihar egingo dira, irailaren 11, goizeko 10:30etik 13:30era bitartean. Kale batzuetako zirkulazioan eragina izango du, baina normaltasunez igaro ahal izango da lasterketa baten eta hurrengoaren artean.

MEREZI DUELAKO, anima zaitez euskara ikastera
Ikasturte berriko (2021-2022) euskara eskoletarako matrikulazio kanpaina abian da. Zuian ere hainbat aukera dituzu euskara ikasteko, ordutegiaren eta mailaren arabera.

Endika Balza de Vallejok irabazi du Kantabriako itzuliaren lehen etapa
Endika Balza de Vallejok denboraldiko lehen garaipena lortu du Zuia Txirrindularitza Elkarteko taldearentzat.

Musika eskola: irailaren 6 eta 7an egingo da ordutegi banaketa
Behin matrikulazio epea bukatuta, datorren astean ordutegien banaketa egingo da.

2021-2022 KIROL JARDUEREN PROGRAMAZIOA
Dagoeneko ireki da kirol jardueretan parte hartzeko izena emateko epea.
Kontuan izan behar den informazioa:

Ludoteka erabiltzeko inskripzio fitxa bete behar da
Zuiako Udalak ahalik eta zerbitzurik onena emateko, ordutegi eta talde zehatzetan antolatuko du ludoteka zerbitzua 2021-22 ikasturtean.
|
.jpeg)
Lan teknikoak futbol zelaian eta kanpoko pistetan
Hurrengo egunetan lan teknikoak egingo dira Murgiako futbol zelaian eta kanpoko pistetan.

MagialdiAraba: irailaren 5ean Murgia eta Bitorianon
Datorren irailaren 5ean magia tailerrak eta ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Murgia eta Bitorianon.
.jpg)

.jpg)

ZORIONAK ELENA!!!
Zorionak zure lasterketa handiagatik eta zure ametsetako bat lortu ahal izateagatik. Gozatu!!

ZORIONAK UNAI!!!
Zorionak zilar olinpikoagatik!
Zure kirol-ibilbidean hain garrantzitsua den udako saria.

Berri Bide Scout taldeak zaborra batu du Zuian
Azken hiru egunetan aritu dira lan horretan eta bildu duten guztia ikusgai dago Murgiako plazan.

LOBO & CARMINE (Kontzertua)
Abuztuak 1 Agosto, 19:00 Udal Plaza (Murgia)
Plaza-kopuru mugatuak. Gonbidapenak HEMEN

HITZ-BILTZAILEAK geocaching ibilbidea martxan dago. Probatu nahi?
Zuiako euskara lan-taldeak Murgian zehar 60 bat minututan egiteko geocaching ibilbide bat prestatu du.
Ez dakizula geocaching-a zer den? Oraintxe azalduko dizugu.

Zuiarra panpina, hizkuntza gutxituen lurraldeetara bidean
Zuiako Udaleko euskara lan-taldeak, geocaching-aren bidean, beste proposamen bat ere jarri du martxan. Oraingo honetan, ZUIARRA panpina atera du mundura, hizkuntza gutxituak dituzten lurraldeetara bidaiatu dezan.