
‘Birziklatu beira beraien alde’ kanpaina solidarioa
Ecovidrio enpresak eta Estribaciones del Gorbea enpresako zabor-partzuergoak beirazko ontzien birziklapena eta bularreko minbiziaren prebentzioa sustatzeko kanpaina aurkeztu dute.
Joan den ostegunetik (hilak 14) eta datozen asteetan, bi iglu more daude Zuiako udaletxeko plazan, Murgian. Ecovidrio enpresak edukiontzietan utzitako beirazko ontziak Minbiziaren Aurkako Elkartasuneko Sandra Ibarra Fundazioari emango dizkio.

Zuiako Udalak bi pertsona kontratatuko ditu
Zuiako Udalak bi pertsona kontratatuko ditu, bat jardunaldi osoan eta bost hilabeteko epean, eta bestea %65ko jardunaldian eta 4 hilabeteko epean, eremu eta lorategi publikoen zein altzarien egokitze- eta mantentze-lanak egiteko, eta baita estolda-zuloak garbitu eta askotariko mantentze-lanak egiteko ere.

Mikologia erakusketa eta hitzaldiak
Erakusketa urriaren 17an irekiko da, goizez eta horrez gain, bi hitzaldi eskainiko dira datorren urriaren 18an eta 19an.

DUO IMPERIAL
Urriak 22, 18:30
Udal plaza (Murgia)
Plaza-kopuru mugatuak.
Gonbidapenak: https://entradium.com/events/duo-imperial

Astronomia tailerra urriaren 15ean
Astronomiari buruzko oinarrizko tailerra izango da, Aranzadi Zientzia Elkarteak zuzenduta.

Jesusa Enea bisitatzeko aukera urriaren 15ean
Jesusa Eneako lorategia eraberrituko da. Helburua, ahalik eta gehien erabiltzeko espazioa sortzea da.
Baina, nola diseinatu? Nolako lorategia gustatuko litzaizuke?

Hiru Handiak mendi lasterketa Murgiatik abiatuko da
Urriaren 8an arratsaldez Murgian elkartuko dira eta urriaren 9ko 0:00etan irtengo dira parte-hartzaileak.
.jpg)
Berdintasunaren aldeko II. mendi irteera
Datorren urriaren 22an egingo da eta Murgian, udaletxe plazatik irtengo da.

Gorbeialdeko Kuadrillak ikastaroa antolatu du: biltegiko langile izateko eta orgak ibiltzeko
Biltegiko langilea eta orgak eta plataforma jasotzaileko manejoan trebatzeko ikastaroa urriaren 18an hasiko da.

Harrera ona izan du institutuan mugikortasun jasangarriari buruzko aurkezpenak
Pasa den astean egin zen Murgiako institutuan aurkezpena eta bertan izan ziren Jon Toña, Gorbeialdeko Kuadrillako ingurumen teknikaria eta Xabier San Sebastian, gipuzkoar txirrindularia.

Igandean bizikleta ibilaldia egingo da
Goizeko 10:45etan Murgiako plazan elkartu eta 11:00etan emango zaio hasiera.

MINTZALAGUN edo GURASOLAGUN izan nahi, Gorbeialdean?
Gorbeialdeko Kuadrillak urteroko deialdia jarri du martxan, eskualdeko mintzalagun taldean parte hartzeko. Mintzapoza zer den ezagutu nahi duzu? Hementxe duzu aukera!

MICEren kontzertua (Miren Narbaiza)
Miren Narbaiza Napoka Iria bikoteko kide modura ezagutu genuen. Ibilbide oparoa izan zuen taldeak, Ander Mujikarekin batera osatuak, 2017an desegin arte.

Gorbeialdeko Kuadrillak formazio eskaintza zabala eskainiko du enpresa-negozioa dutenentzat
Gorbeialdeko Kuadrillako edozein herrietan negozioa, enpresa, denda… dutenentzat formazio saio desberdinak antolatu ditu.

Mugikortasun jasangarria eta bizikletaren erabilera sustatzeko kanpaina
Zuia bizi, gozatu, zaindu… bizikletan mugitu! Lelopean kanpaina berezia jarri du martxan Zuiako Udalak.
Asteklima 2021, Euskadiko Klima eta Energiaren Astearen barruan kokatzen da kanpaina eta bizikletaren erabilera bultzatzea du helburua.
Horretarako, bi hitzaldi antolatu dira, bizikleta ibilaldia, eta horrez gain, informazio eta aholkuekin esku-orria ere kaleratu da.

Gorbeiako altxorrak: ekintza ugari irailaren 25ean Zurbanon
Gorbeiako helmuga turistikoaren altxorrik preziatuenak pertsona guztiengana hurbiltzeko asmoz antolatu da eguna. Bertan: musika, gastronomia, artisautza, esperientziak, errekurtso turistikoak, ondarea, benetakotasuna, ostatuak, jatetxeak...

Tania Calvoren hitzaldia: “Mugikortasun jasangarria eta bizikletaren erabilera”
Datorren irailaren 27an, Murgiako udaletxean. Ordua: 19:00
.jpg)
"Hilekoak" erakusketa Zuiako liburutegian
Datorren irailaren 20a eta urriaren 4a bitartean egongo da zabalik.
Irailak 22an arratsaldeko 19:00tan erakusketa gidatua izango dugu Skolastikato Ainhoa Aldazabalekin.

Musika saioak Eguneko Arretarako Landa Zentroan
Oraintsu hasi dira Zuiako Eguneko zentroan musika saioak eta asmoa da astean behin jarraitzea. Helburua, pertsona nagusien estimulazioa piztu eta mantentzea da, musikaren bitartez oroimena ere landuz.
