
I. ARGAZKI LEHIAKETA - IRABAZLEAK!!!
I.ARGAZKI LEHIAKETA (Udaberria Zuian)
PILAR LOBERA "Vestida de primavera" - 150€ko txartela (PELUQUERIA ROSBEL) ARGAZKIA IKUSI
LEIRE PALACIO "Bitxilorea"- 150€ko txartela (PELUQUERIA MARI ITURBE) ARGAZKIA IKUSI
MAITANE LEKUE "Udaberriko ur tanta"- 150€ko txartela (SALON DE BELLEZA MAITAGARRI) ARGAZKIA IKUSI
JORDI JUAN "Margaritas en Zuia"- 150€ko txartela (GAIA TERAPIAS NATURALES) ARGAZKI IKUSI

"ASTEAN BEHIN" LEHIAKETA (Zuia Euskaraz 2020)
Garai berezi bat bizitzea tokatu zaigu. Eta ZUIA EUSKARAZ ekimenean ere ikusiko ditugu horren ondorioak: aurtengo ekitaldia berezia izango da. Hori hala dela jakinik, saia gaitezen, berezi izateaz gain, dibertigarri eta erakargarri ere egiten!

ArabaBus, ordutegi berriak ekainaren 1etik aurrera‼️ Linea 14 Gasteiz _ Izarra
ArabaBUS, ordutegi berriak ekainaren 1etik aurrera‼️
Linea 14 Gasteiz / Izarra
Xehetasun guztiak argazkietan eta beheko pdf dokumentuan.

ArabaBUS, ordutegi berriak ekainaren 1etik aurrera! Linea 15 Gasteiz _ Laudio
ArabaBUS, ordutegi berriak ekainaren 1etik aurrera!
Linea 15 Gasteiz / Laudio
Ordutegiak:
- irailetik ekainera
- eta udako hilabetekoak (uztaila eta abuztua)
Xehetasun guztiak argazkietan eta beheko pdf dokumentuan.

ARGAKI LEHIAKETA - Zuiako Udala
Indarrak batzeko, Zuiako Udalak argazki lehiaketa antolatu du.
Hamabost egunean behin gai ezberdin bat proposatuko da eta 4 argazki sarituko dira, udalerriko establezimenduetan gastatzeko txartelekin.
Animatu eta parte hartu!

Udaletxeko aurrez aurreko arreta berreskuratzen da
Murgia, 2020ko maiatzaren 22a _ Datorren astelehenetik, maiatzaren 25etik, aurrera, Zuiako Udaletxeko aurrez aurreko arreta berreskuratuko da. Herritarren eta udal langileen segurtasuna bermatzeko, hainbat neurri bete beharko dira:
- Administrazio-bulegoetan, txanda bakoitzean gehienez bi pertsona hartuko dira. Uneoro, 2 metroko segurtasun-tartea gorde beharko dute.
- Pertsona gehiago badaude, kalean itxaron beharko dute.
- Nahitaezkoa da maskararekin joatea eta eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea kudeaketa egin aurretik. Etxetik ekar dezakezu edo udaletxeko banatzaileak erabil ditzakezu.
- Udal bulegoak ohiko ordutegian egongo dira zabalik, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14: 00etara.
- Hirigintzako zerbitzua ostiraletan eskaintzen jarraitzen da eta aurretiko hitzorduarekin funtzionatzen jarraitzen du. 945 43 00 05 telefonoan eskatu behar da. Gomendatzen dizugu 5 minutu baino gehiago lehenago ez iristea, itxarotea saihesteko. Eta bakarrik etortzea, mesedez. Laguntza behar izanez gero, beste pertsona bakar batekin etor zaitezke (ikusi kartela, beheko pdf dokumentuan).
- Azkenik, gogoratzen dizugu beti erabil ditzakezula telefonoa eta posta elektronikoa udal honekin komunikatzeko, alferrikako joan-etorriak saihestuz. 945 43 00 05 telefono zenbakian eta hurrengo helbidean erantzungo dizugu: azuia.general@ayto.araba.eus

Hitzaldia: Autodefentsa Feminista
Maitena Monroyk atzo online bidez egin zuen hitzaldia ikusi nahi baduzu sartu zaitez lotura honetan: https://youtu.be/nqt0jceTtH4

Sentipenak Askatu Festibala
LGTBI pertsonen eguneroko bizitzan dagoen errealitate anitzaren ikusgaitasuna sustatzea, aske bizitzeagatik eta euren sexu-orientazioa edota genero-identitatea agertzeagatik paira dezaketen edozein motatako bazterkeria ekiditeko. Gizartean aniztasunarekiko eta bizimodu desberdinekiko errespetua bultzatu nahi da.
Arabako Berdintasun Teknikarien Sarearen iniziatiba hau, Arabako Foru Aldundiarekin batera, Sentipenak Askatu Festibala antolatu dute, Yogurinha Borova artistaren laguntzarekin, bere Sentipenak Askatu abestia Festibalaren oinarria izango baita.

Zineforuma: El despertar de las hormigas
Cinefórum Feminista – Película «El despertar de las hormigas»
- La película se podrá ver a través del enlace que compartiremos en este mismo espacio desde el jueves día 21 a las 19:00 h. hasta el viernes día 22 a la misma hora.
- El viernes 22 de mayo a las 19:00 h. coloquio con la directora de la película Antonella Sudasassi, acompañada por Nerea Melgosa, Directora de Igualdad y DDHH de la Diputación Foral de Álava
- http://www.laiaplazara.eus/aurkezpena/zineforum-feminista-cineforum-feminista

Zuiak ezohiko neurriak eskatu dizkio Aldundiari, toki-erakundeen finantzaketa bermatzeko
- Mozio baten bidez udalak erreklamatu dio, era berean, zerga-erreforma bidezkoa eta progresiboa, aberastasun handientzako zerga berri bat gehituta
- Estatuko Gobernuari dagokionez, defizita eta zorra malgutzea galdegin dio, eta soberakina erabili ahal izatea

COVID 19 : Zuiako datuak, ebidentzia pare bat eta hainbat gogoeta
Aperregi, aireko ikuspegia. Argazkia: Arabako Foru Aldundia.
- Gaur egun, Zuian 11 pertsona dira Covid-19ren kasu baieztatuak eta, horietatik, 5ek baino ez dute ospitaleratu behar izan
- Zuiako transmisio komunitarioa oso txikia izan da, Osasun-Zentroaren arabera
- Gure populazioaren batez besteko adina altua izan arren, orain arte Zuiako bizilagunik ez da hil COVID-19ren ondorioz

2020ko Zuia Euskaraz atzeratu du udalak
- Zuiako Udalaren erabakiak maiatza eta ekaineko gainerako kultura jarduerei ere eragin die
- Egoerak baimentzen badu, udazkenean ekingo zaie ekintza horiei guztiei
|

Zuia-Verges senidetzearen I. urteurrena
Ignasi Sabater Poch eta Unai Gutierrez Urkiza, Vergeseko eta Zuiako alkateak. Ikurriña eta estelada vermella, Murgian.
Argazkiak: Gure Esku Zuia.
ZUIA-VERGES SENIDETZEAREN I. URTEURRENA
- Maiatzaren 9an, larunbata, urtebete beteko da hitzarmena sinatu zenetik
- Bi udalerriek topaketa birtual batekin ospatuko dute, bihar eguerdian

Gorbeialdeko mintzalagunek SARERA egin dute salto. Bazatoz?
Larrialdi-egoerak gauza asko erakutsi dizkigu: besteak beste, martxan genituen hainbat egitasmo bertan behera utzi baino, aldaketa erraz batzuk eginda mantendu daitezkeela. Horietako bat da Mintzalaguna.

Zuiako Udala langile autonomoei laguntzeko neurri ekonomikoak aztertzen ari da
- Beren egoeraren eta beharren berri azuia.general@ayto.araba.eus bidez helarazteko deia egin du erakundeak
Murgia, 2020ko apirilaren 29a_ COVID 19k udalerriko sare sozioekonomikoan daukan eraginaren aurrean, Zuiako Udala hartuemanetan ari da langile autonomoekin, merkatariekin, ostalaritzako profesionalekin (taberna, jatetxe, hotel eta landetxeetakoak), eta Zuian lan egiten duten tailer txikien eta zerbitzuak ematen dituzten beste establezimendu batzuen arduradunekin. Gauza bera egingo du, datozen egunetan, udalerriko enpresa txiki eta ertainen (ETEen) jabeekin. Eta jendeari irekitako lokalik ez duten autonomoen kasuan, berarekin harremanetan jartzeko deia egin du udalak, azuia.general@ayto.araba.eus e-posta helbidearen bidez.
"Helburua da bertatik bertara ezagutzea zer egoera bizitzen ari diren, zer nolako beharrak dituzten eta zailtasunak gainditzeko zer neurri beharko lituzketen", azaldu du Unai Gutierrez Urkiza alkateak.
Jasotako proposamenetatik abiatuta, beti ere udalaren aukerak eta eskumenak kontuan hartuta, udalak laguntzak diseinatuko ditu, egoera gainditzen laguntzeko.
"Zuiako Udalak egoera ekonomiko ona du, kudeaketa eraginkor eta arduratsuaren ondorioz. Une honetan, soberakin hori gure herritarrei laguntzeko erabili behar dugu", gaineratu du alkateak.
Era berean, zailtasun ekonomikoak dituzten familiei eskatu die udalari eta Gizarte Zerbitzuei horren berri emateko, telefono hauen bidez: 945 43 04 60 (Gizarte Zerbitzuak), 945 43 00 05 (udal bulegoak) eta e-posta helbide orokorraren bidez (azuia.general@ayto.araba.eus),beren egoera ezagutzeko eta lagundu ahal izateko modu bakarra da eta.
Erantzun komunitarioa
Ekimen hau, Zuiako Udala COVID 19ari komunitate bezala aurre egiteko egiten ari den lanaren testuinguruan dago. Izurritearen hasieratik, etengabeko harremana du Oroko Ama Birjinaren eskolako zuzendaritzarekin, familiei arreta emateko orduan koordinatzeko, eta ikastetxeak eskaini ezin dituen zerbitzuak garatzeko ere; adibidez, ikasleen etxebizitzetara eskola-materiala eramateaz arduratu da udala.
Era berean, harreman zuzena dauka udalerrian dauden adinekoentzako 3 egoitza pribatuekin, dituzten premiekin lagundu ahal izateko, egoitzen eta adinekoen egoera onari eusteko.
Alokairu sozialeko etxebizitzei dagokienez, martxoko eta apirileko errenten ordainketak atzeratu egin dira. Beharrezkoa izanez gero, maiatzean ere aplikatuko litzateke neurria. Zorra zatikatu egin da, aurtengo bigarren seihilekoan ordainketak errazteko. Gainera, deialdi bat prestatzen ari da etxebizitza sozial horietan bizi diren eta ABEEEak (Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteak), lan-kaleratzeak edo lan egiteko ezintasuna izan dituzten familiek udalari alokairua ordaintzeko laguntza ekonomikoa eska diezaioten.
Azkenik, alarma egoeraren hasieran eta familien ekonomia arintzeko asmoz, Zuiako Udalak udal tasa eta zergen ordainketa atzeratzeko dekretu bat onartu zuen. Martxokoak eta apirilekoak ez dira igorri, eta egutegi berri bat ezarri da, hilean zerga edo tasa bat baino gehiago ez igortzeko (ekainaren 1etik aurrera, ibilgailuena; uztailaren 1etik aurrera, 2019ko azken seihilekoko zaborrarena eta urarena; abuztutik aurrera, beste zerga batzuk; hala nola OHZa, Hondasun Higiezinen Gaineko Zerga).

COVID 19ren aurrean Euskadiko Gizarte Zerbitzuetako laguntzen BILATZAILEA
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroarekin lankidetzan, webgune berria sortu du hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, COVID 19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.
Herritarrei, gizarte zerbitzuetako profesionalei eta Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei zuzenduta dago.
Ataria eskuragarri dago hurrengo estekan: www.covid19laguntzak.eus/eu/

COVID19ren aurreko Enpresa Gida eta aholkularitza
Gorbeialdeko Kuadrillak autonomo eta ETErentzako intereseko hurrengo informazioa helarazi digu:
"Egun on, jakinarazten dizuegu Arabako Foru Aldundiak, lurraldeko eragile ekonomiko nagusiekin eta Arabako kuadrillekin lankidetzan, web-zerbitzu bat abiarazi duela, hainbat administraziok abian jarritako neurrietarako sarbidea errazteko, COVID-19k ETEetan eta autonomoetan eragindako krisiaren ondorioak arintzen laguntzeko.
Web orria hau da: https://www.ayudasarabacovid19.eus/eu/ eta ekimena aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzu batekin osatzen da, webgunean bertan inprimaki baten bidez eskuragarri dagoena: https://www.ayudasarabacovid19.eus/…/aholkularitza-pertson…/
Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan posta elektroniko bidez: ekonomia@gorbeialdea.eus
Ondo segi!"
 - Eusko Jaurlaritza - Euskadi eus.png)
COVID 19-ari buruzko informazio ofiziala
Koronabirus epidemiari buruzko informazio osoa eskaintzen du, egunero, Osakidetza-k.
Hurrengo webguean: https://www.euskadi.eus/covid-19-koronabirus-berria/, asistentzia antolaketa, gomendioak, Guztion Artean elkartasun sarea, ohiko galderak, deskargatzeko materialak eta egungo egoera aurki ditzakezu.
Azken atal horretan (egungo egoera), Koronabirusen bilakaerari buruzko datuak eguneratzeko txostenak ere ikus ditzakezu: udalerri bakoitzako positiboak, hospitaletan dauden pazienteei buruzko informazioa, test kopurua... Txostena zuzenean ikusteko, jarraitu hurrengo esteka: https://www.euskadi.eus/koronabirusaren-eboluzaioaren-in…/…/
_page-0001.jpg)