Udal Albisteak

Zuia oroimen historia berreskuratu nahian

Zuiako udalak zenbait ekitaldi antolatu du oroimen historikoa berreskuratzeko, zinez sinisten baitu historia ezagutu eta jakin egin behar dela, orainaldian egokiro koka gaitezen eta etorkizunari errakuntzarik gabe aurre egin diezaiogun, herri libre eta solidarioaren biziraupena ezertan ere baldintzatu barik.

Irakurri

MAX TXIKIA

MAX TXIKIA

Txontxongilo, objetu eta clown poetikotasunean oinarritutako antzezlana, nihi eta lehen haurtzarako umeentzakoa. (1-4 urte)

Irakurri

Zuiako udalak onartuta ditu aurrekontuak

Zuiako udalak 2017ko aurrekontuak onartu zituen, azken udalbatzarrean. EH Bilduren udal gobernuak osatutako aurrekontuen proiektuak EAJko udal taldeen aldeko bozka jaso zuen; ZBGk, berriz, aurkako botoa eman zuen, PP abstenitu zen bitartean.

Irakurri

ZERTARAKO PREST ZAUDE ZU? (euskararen eguna)

Euskara hizkuntza bat da, hori denok dakigu. Baina hizkuntza  bat ez dute hitzek bakarrik osatzen. Jendeak ere osatzen du.

2016ko abenduaren 3ari, hau da, euskararen nazioarteko egunari, hitzak bakarrik ez, aurpegiak ere jarri nahi dizkiogu. Hona hemen, gure udalerrian, Zuian, euskarara gerturatu, eta ondoren euskaraz bizitzeko borondatea  erakutsi duten zazpi lagun.  

Ikusgai duzuen bideoa Mikel Ezkerrok egin du, eta Zuiako Udalak eta Infozuiak, elkarlanean, jarri nahi lukete zuen eskura.

Ikusiko dituzuen zazpi lagunek aukerak egiten jarraitzeko prest daudela adierazi dute. Eta, zertarako prest zaude zu?

Irakurri

Azaroaren 25eko Adierazpen instituzionala

Zuiako udalak bat egin du Eudelek, Berdinsareak eta Emakundek osaturiko testuarekin, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta.

Gorbeialdeko koadrillak elkarretaratzea deitu du indarkeria hori salatzeko

Irakurri