
LIBURUTEGIA ETA LUDOTEKA ITXITA
Kaldera aldaketa dela eta, liburutegia eta ludoteka abenduaren 15etik urtarrilaren 2ra arte itxita egongo dira.
Barkatu eragozpenak

Zer nolakoa nahi duzu Murgiako erdigunea?
Udalak, litezkeen zalantzak argitzeaz batera, hiritarren iritzi eta iradokizunak jaso nahi ditu obra honen inguruan

ZERTARAKO PREST ZAUDE ZU? (euskararen eguna)
Euskara hizkuntza bat da, hori denok dakigu. Baina hizkuntza bat ez dute hitzek bakarrik osatzen. Jendeak ere osatzen du.
2016ko abenduaren 3ari, hau da, euskararen nazioarteko egunari, hitzak bakarrik ez, aurpegiak ere jarri nahi dizkiogu. Hona hemen, gure udalerrian, Zuian, euskarara gerturatu, eta ondoren euskaraz bizitzeko borondatea erakutsi duten zazpi lagun.
Ikusgai duzuen bideoa Mikel Ezkerrok egin du, eta Zuiako Udalak eta Infozuiak, elkarlanean, jarri nahi lukete zuen eskura.
Ikusiko dituzuen zazpi lagunek aukerak egiten jarraitzeko prest daudela adierazi dute. Eta, zertarako prest zaude zu?

Azaroaren 25eko Adierazpen instituzionala
Zuiako udalak bat egin du Eudelek, Berdinsareak eta Emakundek osaturiko testuarekin, emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta.
Gorbeialdeko koadrillak elkarretaratzea deitu du indarkeria hori salatzeko

Gantz-bereizgailuen garbiketa martxan
Zuiako udalak programa pilotua jarriko du martxan gantz-bereizgailuak garbitzeko, udalerriko etxe askotan dagoen beharrari erantzunez.

AZAROAK 25 - EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ
AZAROAK 25 KONZENTRAZIOA
12:00 UDALETXE PLAZAN
MURGIA




Zuiak bukatuta du Pauldarren erosketa
ZUIAK BUKATUTA DU PAULDARREN ERAIKIN ETA ORUBEAREN EROSKETA, IKASTETXEA ETA HAUR-ESKOLA BERTARA EROATEKO







Udalbatzak adierazpen instituzionala onartu du Zuiako ibaien defentsan
Udala kezkatuta dago oso urtero-urtero udaldi guztietan udalerriko ibaiek jasaten duten egoerarekin

“Irakurri, gozatu, oparitu”: euskarazko irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina
Apirilaren 1ean jarri zen martxan “Irakurri, gozatu, oparitu” kanpaina Gorbeia inguruetako liburutegi guztietan. Beraz, Zuiako, Zigoitiko, Urkabustaizeko, Aramaioko edo Legutioko liburutegira joaten bazara, goian dagoen irudia ikusi ahal izango duzu. Zer esan nahi du horrek?