
Euskaraldiaren baitan, kantu afaria antolatu da abenduaren 2rako
Joxe Mendizabalek gidatuko du; eta izenematea azaroaren 30ean bukatuko da.

Zuiako Udalak autokontsumorako instalazio fotovoltaiko bat jarri du martxan udal araztegian
Zuiako Udalak, energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-trantsizioa bultzatzeko eta hobetzeko lanean, instalazio fotovoltaiko berri bat jarri du martxan Bitorianoko udal araztegian.

Argitara eman dira Zuiako kirolari gazte zein desgaitasuna duten kirolariendako dirulaguntzen oinarriak
Laguntzak eskatzeko epea 2022ko azaroaren 30ean bukatuko da.
Zuiako herrien jatorriari buruzko hitzaldia
Azaroaren 18an, ostirala, 'Origen de los pueblos de Zuia' hitzaldia izango da liburutegian, 19:30ean.

Sarrionandia eta Ines Osinagaren ikuskizuna, azaroaren 17an
Azaroaren 17an, osteguna, Joseba Sarrionandiak eta Ines Osinagak 'Olatu arteko txalupa arraroa' ikuskizuna egingo dute Udaletxean, 19:30ean.
Giza Eskubideen aldeko Astea
Azaroaren 15ean, 22an eta 29an, Sare eta Errefuxiatuak Ongi Etorri taldeekin batera antolatutako programa gauzatuko da.

Igande honetan, Zuiako Azoka
Azaroak 13, igandea, Zuiako Azoka egingo da Udaletxeko plazan, 11:00etatik 14:30era.
Igande honetan, bertso saioa eta poteo musikatua Euskaraldiaren alde
Azaroak 13an hainbat ekintza izango dira eguerdiz zein arratsaldez.
Psico Woman psikologa, sexologa eta influencer-aren hitzaldia, ostegun honetan
Azaroaren 10ean, osteguna, Zuiako Udaletxean 19:00etan.

Txiki Txef sukaldaritza tailerra, azaroaren 12 eta 13an
4 eta 12 urte arteko ume eta gaztetxoentzat.

Uvesfera sormen tailerra egingo da bi larunbatetan
Azaroaren 19an eta 26an, liburutegian, 10:00etatik 13:00etara.
.jpg)
Emakumeenganako indarkeria matxistaren aurkako programa zabala
Azaroak 5etik 28ra bitartean.

Euskaraldia: TXAPA NON JASO?
Euskaraldiaren 3. edizioa gero eta gertuago dugu, eta, jada izena eman baduzu, azaroaren 18tik abenduaren 2ra ariketa soziala egiteko zure txapa jaso dezakezu.



Afrikako objektuen 'Zuhaitz hitza' erakusketa
Azaroaren 2tik 11ra liburutegian, Bea Murgian.

Ostegun honetan, poesia eta umorea batzen dituen 'Bidaide' antzezlana'
Urriak 27, osteguna, Zuiako Udaletxean (lehen pisua), 19:00etan. Doan.


Zuiak eta Urkabustaizek ur-horniduraren arazoari premiazko konponbidea ematea eskatu dute, Arabako Batzar Nagusietan
Urkabustaizko eta Zuiako alkateak Arabako Batzar Nagusietan izan dira gaur goizean.

GORBEIALDEKO KUADRILLAKO XVII ORRI MARKAGAILU LEHIAKETA
XVII. orri markagailu lehiaketa
Martxan da Gorbeialdeko Kuadrillak antolatzen duen orri-markagailu lehiaketa. Oinarrietan jasotzen den bezala, marrazkia, leloa edo testuaren gaia norberak aukera dezake eta lanak folio edo kartulinan aurkeztu beharko dira.
- Lanak aurkezteko epea: azaroak 16.
Kontsultatu oinarriak: XVII. orri markagailu lehiaketa