Udal Albisteak

Ekainaren 26an izango da ZUIA EUSKARAZ EGUNA

2020ko formatuarekin jarraituta, 2021eko Zuia Euskaraz eguna IBILTARIA izango da: ibilbide bat egingo dugu bailarako herrietan zehar, eta hainbat geldialdi egingo ditugu. Bidea bizikletaz, autoz... bakoitzak nahi duen bezala egin ahal izango da.

Irakurri

Zuiako 2021eko Udarako Kirol Ekintzak

  • Aurreko izen-emateak Ekainaren 4tik 14ra (biak barne). Klikatu hemen eta bete ezazu izen- emate orrialdea. 
  • Zozketa: Ekainaren 15ean, goizeko 12:00-etan 
  • Ekainaren 16tik 21era arte zozketan sorterik izan ez dutenek plaza libreak dauden jardueretan izena emal ahal izango dute
  • Kirol jardueraren ordainketa helbideratzea nahitaezkoa izango da. Jardueraren aldia amaitzean egingo da.
  • Erreserbak dauden ekintzetan, zozketaren emaitzak errespetatuko da.
  • Hutsik geratutako izen-emateak: Ekainaren 22tik aurrera. /
  • Prozesua Udalaren Osoko bilkurak onartutako kirol ekintzetan izena emateko prozedurak arautuko du. 
  • Kirol Jarduerak, ahal den neurrian, instalazioen kanpoaldean egingo dira, eguraldiak horretarako aukera ematen badigu. Jarduera adosten den taldearen ezaugarrietara egokituko da. 

 

Irakurri

Gorbeialdeko BERTSO BARNETEGIA, ekainaren 22tik 24ra

2021eko ekainaren 22, 23 eta 24ean Manurgan izango da urteroko Bertso Abentura, 10-13 urte arteko gaztetxoentzat. Autobus zerbitzua ere egongo da ekainaren 22an goizean joateko eta 24ean arratsaldean itzultzeko. Izen ematea Ekainaren 11a baino lehen burutu beharko da, ONLINE.

Irakurri

ZUIAKO UDALEKUAK 2021

ZUIAKO UDALEKUAK 2021

  • DATA: Ekainaren 28tik uztailaren 16ra.
  • ORDUTEGIA: 10:00-14:00
  • ADINA: 3-12 bitarteko umeentzat
  • PREZIOA: 52,10€ erroldatuak, 104,20€ ez erroldatuak
  • Izena emateko azken eguna ekainak 4
 
Irakurri

DRONEN TAILERRA


DRONEN TAILERRA - TALLER DE DRONES
Dronen munduan murgildu eta pilotatzen ikasi!!
Apirilak 24, 10:00-13:00
10-16 urte bitartekoentzat 
Zuiako Udaletxean 
Tailerra euskaraz izango da. 
Izena emateko HEMEN    

Irakurri

Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onetsi du Zuiak

 

  • Aho batez onartutako proiektuak, 600.000 €-tik gorako diru-laguntzak aurreikusten ditu 2021 urterako

Zuiako Udalak aho batez onartu du 2021-2023 aldirako bere Diru-laguntzen Plan Estrategikoa. Udalerrian orain arte gehien garatu den proiektua da eta 10 jarduera-eremu jaso ditu, besteak beste, gizarte-ekintzaren, edota kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren eta herritarren parte-hartzearen sustapena.

Diru-kopuru altuena duten kapituluak kontuan hartuta, nabarmentzekoak dira COVIDaren krisiak eragindako inpaktu ekonomikoa arintzeko laguntzak: 50.000 euro familia behartsuenentzat, autonomoentzat eta tokiko enpresentzat.
Beste 53.000 euro bideratuko ditu Zuiak zuzeneko diru-laguntzen bidez etxebizitza alokatzeko, EITa (Eraikinen Ikuskapen Teknikoa) egiteko eta etxebizitza hutsak birgaitzeko, bertan bizi ahal izateko gero; hori guztia helburu hauekin: higiezinak kontserbatzen laguntzea, herritarrak bailaran jarraitzen laguntzea eta gazteen emantzipazioa erraztea.
Zuzkidura handiena duen eremua udalerriko 11 kontzejuei dagokiena da, 288.000 €rekin. Besteak beste erabiliko dira argiteria publikoa mantentzen laguntzeko, elurra kentzeko gastuak ordaintzeko eta Administrazio Batzarren ekipamendu publikoak hobetzeko lanak egiteko.

Diru-laguntza Planaren diru-kopuru osoa 608.800 €-koa da 2021rako, eta, aurten lehenengo aldiz, helburuen artean genero-ikuspegia sartu da. "Plan honen bidez, - azaldu du Unai Gutierrez Urkiza alkateak- baliabide publikoen erabilera eraginkorragoa ezarri nahi dugu. Bereziki, bizikidetza-balioak garatzen dituzten, bizi-kalitatea hobetzen duten eta herritarren arteko desberdintasun-egoerak zuzentzen dituzten politika publikoetara bideratutakoak".

Murgia, 2021eko apirilaren 21a (prentsa oharra)

Irakurri

Fabricando Mujeres - DOKUMENTALA

Euskadin, Madrilen, Txilen eta Medellinen filmatutako dokumental hau Setem Hego Haizeak egindako "¿Consumimos violencia?" Azterlanean oinarritzen da. Azterlan horrek kontsumo konbentzionalaren eta indarkeria matxisten arteko harremanari buruzko gogoeta egiten du.

Al Borde Filmsek Setementzat egindako dokumentala da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatuta. 2018ko azaroan estreinatu zuten Bilboko Zinebi jaialdian. Orduz geroztik, hainbat euskal herritan eta beste hainbat tokitan ibili da proiekzio eta eztabaidekin.

Itziar Aizpuru du protagonista, eta Yayo Herrero, Yolanda Dominguez, Silvia Federici eta June Fernandezen kolaborazioak ditu.

Bukaeran Setem Hego Haizeak-eko kide bat izango dugu azterlanaren eta dokumentalaren inguruko gogoeta eta eztabaidarako.

Irakurri

'Araba Etxe Berdeak ' Gorbeialdean ♻️

 

Orain arte Gasteizen garatu da ekimena, baina aurten zabalduko da Arabako kuadrilla guztietara, Gorbeialdea barne. Hortaz, Zuian parte hartzeko aukera izango dugu.

Baina, zertan datza?

✅ 'Araba Etxe Berdeak' hezkuntza-ekimena da, eguneroko euren ohiturek eragiten duten ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuaz kezkatuta dauden familiei zuzendua. Parte hartzaileek eguneroko ekintzetan ingurumenarekiko jarrera arduratsuagoa dakarten aldaketa txiki horiek deskubrituko dituzte, baita energia-baliabideak kudeatzen eta aurrezten ere.

✅ Fundación Vital Fundazioa -k bultzatzen du, gure kasuan Gorbeialdeko Kuadrilla Cuadrilla de Gorbeialdea -ko Ingurumen teknikariaren lankidetzan.

✅ Apirilaren 15ean, osteguna, programaren AURKEZPEN SAIO BAT egingo da Murgian, arratsaldeko 19.00etan.

Informazio gehiago: Araba Etxe Berdeak

 

Irakurri