Udal Albisteak

ZUIAKO UDALEKUAK 2022

Zuiako Udalekuak:

  • Uztailaren 4tik 22ra
  • Ordutegia: 9:30-13:30
  • 2010etik 2019ra jaiotako umeentzat.
  • Izena emateko epea: Ekainaren 5era arte
  • Cuota 60€ erroldatuak, 120 ez erroldatuak

Udaletxera eraman beharrekoak: Izena emateko fitxa + Gizarte Segurantzako Osasun-txatrtela (fotokopia) + bankuko ziurtagiria

Irakurri

UDARAKO KIROL EKINTZAK 2022

 Aurreko izen-emateak

Ekainaren 1etik 13ra (biak barne). Klikatu hemen eta bete ezazu izen-emate orrialdea.

•Zozketa: Ekainaren 14an, 15:00-etan

•Ekainaren 15etik 20ra arte zozketan sorterik izan ez dutenek plaza libreak dauden jardueretan izena eman ahal izango dute

• Erreserbak dauden ekintzetan, zozketaren emaitzak errespetatuko da.

• Hutsik geratutako izen-emateak: Ekainaren 21etik aurrera.

• Prozesua Udalaren Osoko bilkurak onartutako kirol ekintzetan izena emateko prozedurak arautuko du

Irakurri

ZUIARREKIN lemapean, ekainaren 9an izango da Zuia Euskarazeko lehenengo ekitaldia

Jakina da ekaina dela ZUIA EUSKARAZen hilabetea. Astez aste, hainbat jarduera antolatzen ditu Zuiako Euskara Lan Taldeak, ideia edo lema baten babespean (apuntatu aurtengoa: ZUIARREKIN!).Ekainaren 9an abiatuko da egitaraua, "Egun on, Capitan" dokumentalaren emanaldiarekin; eta ekainaren 25ean izango da amaierako egun handia, Oroko zelaietan egingo dugun festa-egunarekin.

Irakurri

Duatlon Zuia apirilaren 24an egingo da

Distantzia ertaineko Euskadiko eta Arabako txapelketarako balioko du probak.

Zuia Duatloia apirilaren 24an ospatuko da, eguraldiagatik atzeratu eta gero. Goizez egingo da, 10:00etatik aurrera.

Estatuko eliteko 500 parte-hartzaile biltzea espero du. Dida Kirol Taldeak eta Vital Fundazioak antolatu dute, eta Zuiako Udalaren laguntzarekin, distantzia ertaineko Euskadiko eta Arabako Duatloi Txapelketa izango da. Edizio honetan, 130 boluntariok hartuko dute parte lasterketaren antolaketan, lasterketa ongi garatzeko.

Irakurri

Zuia Duatloi Txiki apirilaren 23an

Zuia Duatloi Txiki apirilaren 23an jokatuko da. Larunbatean, arratsaldeko 16:30tan izango da beraien txanda. Txikientzat primeran pasatzeko aukera paregabea!  0 urtetik aurrera, eta jolaserako aukera!

Informazioa eta izen-emateak www.zuiadu.com atarian (6 urtetik behera ez da beharrezkoa)

Irakurri